Pello Ramirez, Ordizia (Gipuzkoa), 1966

Esküsonü edo akordeuari plantatzez hasi zen, haurtzaroan, müsikaren ikasten eta hainbat lehiakan parte hartü züan, bai Eüskal Herrian berean, bai Europako beste herri zonbaitetan ere: Alemania, Espainia, Frantzia, Polonia...

Donostiako kontserbatorioan, goi-mailako eskolatzeak ürrentü zütüan, ohorezko saria ardiestez.

Aipatzekoak dira disken grabatzeetan (ehünetik goiti CDtan parte hartü dü) eta xüxenkanko emanaldietan eginik düan lana, honenbeste kantari edo kantari talderekin, hala nola: Niko Etxart, Pier-Pol Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Ainhoa Garmendia, Alfredo Kraus, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart, Dulce Pontes, Alos quartet, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Oreka TX...

Halaber, telesail, dokümental eta antzerkietarako sonüzatiak hontü dütü, besteak beste: Pilotari eta Mugaldekoak telesailak ; Apaizak obeto, Aralar - mundua leku den lurra, Gutik zura dokümentalak ; Ezin dut egia esan antzezlana ; 2015eko Gipuzkoa bertsolari txapelketako hastürrentze sonüa.

Horik oro hola, hontü üken dütüan sonüekila, lau diska agerrarazirik badütü: Haize oihalak, Eskuz lurrari, Itsasoaren emazteak, Aralar...


Il entama, dès son plus jeune âge, ses études musicales par la pratique de l'accordéon et participa à de nombreux concours, aussi bien en Pays Basque que dans d'autres pays d'Europe: Allemagne, Espagne, France, Pologne...

Ses études au sein du Conservatoire de Donostia/Saint-Sébastien furent sanctionnées par l'obtention du Prix d'honneur.

Son oeuvre musicale est prolixe, aussi bien dans le registre des enregistrements de disques (il a participé à ce jour à plus d'une centaine de CD) que dans celui des prestations directes en public, qui l'on amené à collaborer avec de nombreux chanteurs ou groupes, citons : Niko Etxart, Pier-Pol Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Ainhoa Garmendia, Alfredo Kraus, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart, Dulce Pontes, Alos quartet, Orchestre Symphonique d'Euskaldi, Oreka TX...

Il a réalisé en outre les bandes-sons de nombreux téléfilms, documentaires et pièces de théâtre : ainsi celles des téléfilms Pilotari et Mugaldekoak ; des documentaires Apaizak obeto, Aralar - mundua leku den lurra, Gutik zura ; de la pièce de théâtre Ezin dut egia esan.

Ses compositions musicales ont donné lieu à l'édition de quatre disques : Haize oihalak, Eskuz lurrari, Itsasoaren emazteak, Aralar...