Ainhoa ​​Garmendia est née à Legorreta (Guipuzcoa). Elle étudie l'accordéon, le chant et le piano à Ordizia avec Pello Ramirez et Amalia Ibañez (Coro Oroith) avant d'entrer à l'école de chant de Donostiarra à Saint-Sébastien. Récompensée par plusieurs compétitions nationales et internationales, elle intègre à l'Opéra Studio de Marseille (CNIPAL).

Entre 2001 et 2009, elle est engagée en tant que soliste à l'Opéra de Leipzig, où elle  débute des rôles tels que Aspasia (Temistocle de JC Bach), Susanna (Le Nozze di Figaro), Pamina (Die Zauberflöte), Marzelline (Fidelio), Ännchen (Freischütz), Adina (L'Elisir d'amore), Lisa (La Sonnambula), Gretel (Hänsel und Gretel), Musetta (La Bohème), Micaela (Carmen). En parallèle, elle chante à l'Opéra de Marseille (Zaide in Il turco en Italie, Marzelline à Fidelio), à l'opéra de Lausanne (Micaëla in Carmen), au Théâtre national du Capitole (Aspasia à Temistocle), au Deutsche Oper Berlin (Lisa à La Sonnambula), au théâtre Amaya de Irun (Norina à Don Pasquale) et à la quinzième comédie musicale de San Sebastian (Marzelline à Fidelio). A cette époque, elle travaille sa technique vocale avec le baryton Josef Frakstein.

En 2009/10, elle chante L'Arbore di Diana (Britomarte) à Barcelone et à Madrid, Don Giovanni (Zerlina) à Oviedo, Le Nozze di Figaro (Susanna) à Oviedo et Toulon.

En 2011/12, Norina (Don Pasquale) à Glyndebourne, Susanna (Le nozze) et Musetta (La Boheme) au Liceo de Barcelona. elle participe également au concert de La Missa Solemnis de Beethoven à Padoue (Italie) sous la direction de Szolt Hamar.

Entre 2013 et 2015, elle débute plusieurs rôles tels que Violetta (La Traviata) à l'Opéra de Massy (Paris) et Fiordiligi (Così fan tutte). Elle fait ses débuts à l'Auditorio Nacional de Madrid sous la direction de Christophe Rousset dans le concert / enregistrement de "Quien porfía mucho alcan" de Manuel García avec l'Orchestre National d'Espagne.
Sa discographie comprend Bihotzeko Amalur (Elkar), Despina à Cosi fan tutte (DVD de Glyndebourne), Eurydice à Orphée et Eurydice (Decca) et L'arbore di Diana au Gran Teatro del Liceo de Barcelone (DVD) 

Ainhoa ​​Garmendia a été désignée "révélation musicale" par les critiques musicaux espagnols lors des récompenses Teatro Campoamor à Oviedo.
Violetta (La Traviata) à l'Auditorium Kursaal de Saint-Sébastien dans le cadre de la programmation de Kursaal Eszena et Norina (Don Pasquale) au théâtre Victoria Eugenia de Saint-Sébastien font partie de ses récentes prestations.

Ainhoa Garmendia, Gipuzkoako Legorreta herrian sortürik da. Esküsonüa (akordeua), kantagintza eta pianoa ikasten dütü Ordizian (Gipuzkoa) Pello Ramirez et Amalia Ibañezekin (Coro Oroith), Donostiarra kantore eskolan sartü aitzin. Herriarteko honenbeste lehiakatan sariak ardietsirik, Marseillako Opera Studio (CNIPAL) trebapen egitüran hartürik da.  

2001 eta 2009. urteen artean, Leipzigeko operan hartürik da kantazale bakarlari bezala eta kargü handi zonbaitetan hasten da, hala nola Aspasia (J.S. Bachen Temistocle), Susanna (Le Nozze di Figaro), Pamina (Die Zauberflöte), Marzelline (Fidelio), Ännchen (Freischütz), Adina (L'Elisir d'amore), Lisa (La Sonnambula), Gretel (Hänsel und Gretel), Musetta (La Bohème), Micaela (Carmen). Ber zoinean, beste opera zonbaitetan ere kantan ari da, besteak beste Marseillan (Zaide in Il turco Italian, Marzelline / Fidelio), Lausanan (Micaëla / Carmen), Kapitolokoan (Aspasia /Temistocle), Deutsche Oper Berlinen (Lisa / Sonnambula), Irungo Amaya antzokian (Norina / Don Pasquale), eta Donostiako 15. komedia musikalean (Marzelline / Fidelio). Püntü hortan ere, kantatzeko manera lantzen dü Josef Frakstein baritonoarekin.

2009/2010. urteetan emaiten zaitzon kargüen artean aipatzen ahal dira L'Arbore di Diana (Britomarte) Bartzelonan eta Madrilen, Don Giovanni (Zerlina) Oviedon, Le Nozze di Figaro (Susanna) Oviedon eta Toulonen.

2011/2012. urteetan, berriz, Norina (Don Pasquale) Glyndebournen, Susanna (Le nozze di Figaro) eta Musetta (La Bohème) Bartzelonako Liceon. Beethovenen La Missa Solemnis obrako kontzertüan ere parte hartzen dü Padovan (Italia), Szolt Hamarren züzendaritzapean.

2013 eta 2015. urteen artean, kargü berri elibatetara lotzen da, hala nola Violetta (La Traviata) Massyko operan (Parise) eta Fiordiligi (Così fan tutte). Madrileko Auditorio Nacionalean ere aritzen da, Christophe Rousseten züzendaritzapean, Manuel Garcíaren "Quien porfía mucho alcan" obraren kontzertü grabatüan, Espainiako Orkestra Nazionalarekin batean.    

Bere diskografian ediren ditazke Bihotzeko Amalur (Elkar), Despina / Cosi fan tutte (Glyndebourneko DVDa), Eurydice / Orphée eta Eurydice (Decca) eta L'arbore di Diana / Bartzelonako Gran Teatro de Liceon (DVD).

Ainhoa ​​Garmendia "ezagütü beharreko botza" bezala goraipatü düe Espainiako müsika aipü-egileek, Oviedoko Teatro Campoamor sari emaiteetan.

Bere azken agerraldietako kargüetan aipatzen ahal dira: Violetta (La Traviata) Donostiako Kursaal entzüngian, Kursaal Eszena egitarauaren barne, eta Norina (Don Pasquale)Donostiako Victoria Eugenia antzokian.